XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dirua
- Zertarako eskatzen da:
a) ekintza bati edo besteari laguntzeko?.

b) kristauak biotz-zabaltasuna azaldu dezaten?.

c) pobretasun gogoan aurreratu ditezen?
d) edo Elizaren ezaugarri bezela, gizon guztiak batu ditezen?.

- Dirua biltzeko era edo bideak, nola...?.

- Dirua eskatu eta biltzeakin zer eman nai diegu:
a) anaitasun ezaguera?
b) Eliztar ezaguera?
c) edo bere kontzientziko lasaitasuna?.

- Diru laguntza ori
a) ondo eratuta al-dago?
b) garbi ikusi ta aztertuta?
c) benetako bearretarako?.

- Kristauak ematen duten diruakin zer egiten dan, ba-aldakite?.

Garbi eta pekatariak.

- Pekatarien elkartea da Elizako billera.

Egi au ondo azaltzen al da gure Elizetan?.

- Oraindik gelditzen al-dira toki bereiziak aundizki edo onak diranentzat?.

- Aitortzako sakramentuak Eukaristiakin duan zerikusi aundia ondo adierazten al-degu?.

Meza ondorena.

Meza bukatuta, Eliz-atarian alkarizketan gelditzen al-dira?.

- Al dutanean, ni ere joaten al naiz jendea agurtzera edo itzegitera?.

- Danak agurtzera joaten al-naiz, edo beti arekin edo onekin (gizon edo talde jakiñakin) gelditzen naiz?....

- Elizatik irtetzerakoan, alaitasun eta jai giroa al-da?.

(Beste azterketa gaiakin jarraituko du).